XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

baita, hein handian bederen, -ro-dunena ere: betero llenamente, jakintsuro sabiamente, osoro (por) entero, ugariro abundantemente 94 Losentxaro lausenguz eta zearo zehazki, ez ordea. Izenaren gainean gaizki eratutako lehendabizikoak argi aski salatzen digu, gainera, Lardizabalentzat atzizki emankorra izan zitekeela..

DT-tik jaso dituen hitzetariko zenbaiten lehendabiziko erabiltzaile da, eta ez gutxitan bakarra, OEH-ko edota HautaL-eko 95 I. Sarasola, Hauta-Lanerako Euskal Hiztegia, 1984az geroz urtean urtean argitaratzen ari dena; hau idazten dudanean, orbaindi-tolesdun da azken emanaldia. datuen arabera: cf. askide, atrebinde, damurriati, edontzizai, ikusketa, lurrinkai.

Pitxi hauen artean Larramendiren etimologia ospetsuetatik bat ere beretu du Lardizabalek: borda-urde (DT Burdel, es voz bascongada, síncope de borda urde, bordurde, que significa casa sucia, puerca).

Halaz ere, hitz berrion kontu honek ez du ezer adierazten, gutxienez beste bi gertakarirekin elkartzen ez badugu:

Alde batetik, Larramendiren ondoko idazleentzat nolabaiteko mailako hitzak DT-n bilatzea bide zeharo usua zen.

Gaiak nola hitzak hala, sarri hitzok bakan eta bakarka ageri dira, eta harrezkero nekez baino nekezago iritsi dira guregana, beti aipatu ohi den garrantzi gora behera.

Hemendik haiekiko gure harridura.

Baina hau ia ezer ez da XIX. mendearen erdialderako jadanik tradizioa eta ez inondik ere berrikuntza, ez hitz berri zentzu hertsian, DT-koa izanda ere zenaren handitasunaren aldean:

eta sail honetakoak maizenik ez zaizkigu harrigarri iruditzen, XVIII-XIX. mendeetako lan eskerga baten ondorio nabarmena baina sarri isilik utzitakoa diren arren.

Hala bada, Lardizabalek erabiltzen dituen hitz jasoetarik hainbat eta hainbat dagoenekoz tradizioko hitz bihurtu dira Hegoaldeko literaturan, hots, tradizioz erabakita daudenak dira (cf. OEH): aitormen, altsu, andiuste, asiera (...)